Mendi-ibiliak

MENDI-IBILIAK. Kostaldeko gure eskualdean, mendian ibiltzeko ibilbide nagusi bi daukaguz, historiari, etnografiari eta xarma naturalari dagokionez.

 

Lehenengoa Lea Ibilbidea da, ibaian zehar luzatzen diran egokitutako 23 kilometro. GR 38 deritzon “Ardoaren eta Arrainaren ibilbidearen” parte da. Derrigorrezkoa da altxor ezkutuez gozatuz bertatik ibiltzea. Altxor horiek, XVI. eta XVIII. mendeetako burdinaren gorakadaren testigu dira, asmakizun hidraulikoak, hain zuzen.

Bigarren ibilbidea, munduan ezagunena, Santiagoko ipar bidea da. Zenarruzako kolegiatatik Urdaibaira arte, gure lurraldea Gerrikaitzeko Erdi Aroko hiribilduan zeharkatzen dau.

Kantauriko haran txikien ezaugarri diran paisaia ederretako tokiko beste PR batzuk ibilbideen sarea osatzen dabe.

Informazio praktikoa

UR2000 web ofiziala

Bisitatu informazio gehiagorako

Lea ibilbidea

Bisitatu informazio gehiagorako