Hotela eta ingurua

XIX. mendeko etxea. Musealizatua

Foto bonilla 2

Etxe honek, gaur hotel gisa zaharberritua izan dana, euskaldunen historiaren, gizartearen eta kulturaren “bilakaeraren” adierazgarri diran giro eta garai berezia erakusten dauz bere arkitektura eta landa-inguruaren bitartez.

 

Lehen txalet neoeuskalduna da, XIX. mende bukaeran eraikia. 1876-9 urteetako foruen deuseztatzeak  eragindako identitateen krisiaren ondorioz sortutako erro erromantikoko Europako erregionalismoen irakinaldiaren garaia zan.

1883. urtean Ramón María Adán de Yarza geologoak udarako etxe gisa eraiki eban. Garai hartan, ingelesak Frantziako hegoaldeko kostaldean (guretzat Iparraldea dana, Euskal Herriko iparraldera baitago) turismoa egiten hasi ziran. Orduan hasi ziran itsasoan bainatzen eta eguzkia hartzen, bainutegietara joaten… nola ez, industrializazioagaz sortutako burgesiaren giroa zan.

 

Hotelak, noski, XIX. mendean beharrezkoa zan erosotasunaz bestelakoa behar dau gaur egun, baina jatorrizko antolamenduko leku irekiak eta ondo argiztatuak mantendu nahi izan doguz.

RAMÓN ADAN DE YARZA 40x59

Musealizazioa

Hotelaren musealizazio xumea egin dugu, eraikinaren balio arkitektonikoak eta Euskal Herriko kostaldean Itsasoko Turismoaren hasierarako izan zuen garrantzia nabarmentzeko. Sarrera nagusia girotzeak XIX. mendearen amaieran Ramon Adan de Yarzak eta haren emazte Mª Dolores Gortazarrek udako etxea eraiki zutenera eramango zaituzte.

 

Zeuen gelatik Karraspioko hondartza ikusi ahal izango dozue, Kantauri itsaso kezkagarria hondoan ikusten dalarik. Edo Lekeitioko Erdi Aroko hiribildua edo Zubietako jauregi barroko ederra Hegoaldera, Marierrota zaharra itsasadarrean kokatuta. Guzti hori oinez bost minutura dago.

Etxe hau eraiki zutenen kalibrea ondo hartzeko, Francisco Goyak berak 1780ko hamarkadaren amaieran erretratatu zituen bi pertsonaien leinua iraultzea baino gauza hoberik ez dago. Antonio Adan de Yarza eta Mª Ramona de Barbachano gure Ramonen birraitona-amonak dira. Familia aristokratiko honek ondare handia du Bizkaiko landa- eta hiri-lurretan eta higiezinetan; belaunaldi guztiek dituzte kideak, eta, gainera, funtzio publikoak betetzen dituzte euskal administrazioko erakundeetan, baita Gaztelako gortean ere.

Itsas turismoa hasi zen eta Adan de Yarza – Gortazar familiak bat egin zuen euskal kostaldeko udalerrien bizitza betiko irauliko duen korronte berri horrekin. Garai berriak dira, eta hondartza gozamen eta onura ezezagun gisa ikusten hasten da osasunarentzat.

Mendebalderantz jarraitzen badogu, autoaz ordu bat baino gutxiagora Bilboko hiria daukagu. Distantzia bardinera, Ekialderantz, Donostia / San Sebastián dago. Hiri honetan, mundu osoan ezagunak diran pintxoak jardunaldi gastronomikoetan probatzea eta Chillida Lekura bisitaldi kulturala edo Bella Easotik ibilaldi xumea egitea derrigorrezkoa da.

Hotelean egonaldia egiten ari zaren bitartean egiteko proposamen batzuk dituzu eskura proposamenen atalean, bisita ezazu.