Hotela eta ingurua

XIX. mendeko etxea

Foto bonilla 2

Etxe honek, gaur hotel gisa zaharberritua izan dana, euskaldunen historiaren, gizartearen eta kulturaren “bilakaeraren” adierazgarri diran giro eta garai berezia erakusten dauz bere arkitektura eta landa-inguruaren bitartez.

 

Lehen txalet neoeuskalduna da, XIX. mende bukaeran eraikia. 1876-9 urteetako foruen deuseztatzeak  eragindako identitateen krisiaren ondorioz sortutako erro erromantikoko Europako erregionalismoen irakinaldiaren garaia zan.

1883. urtean Ramón María Adán de Yarza geologoak udarako etxe gisa eraiki eban. Garai hartan, ingelesak Frantziako hegoaldeko kostaldean (guretzat Iparraldea dana, Euskal Herriko iparraldera baitago) turismoa egiten hasi ziran. Orduan hasi ziran itsasoan bainatzen eta eguzkia hartzen, bainutegietara joaten… nola ez, industrializazioagaz sortutako burgesiaren giroa zan.

 

Hotelak, noski, XIX. mendean beharrezkoa zan erosotasunaz bestelakoa behar dau gaur egun, baina jatorrizko antolamenduko leku irekiak eta ondo argiztatuak mantendu nahi izan doguz.

RAMÓN ADAN DE YARZA 40x59

Ingurua

Zeuen gelatik Karraspioko hondartza ikusi ahal izango dozue, Kantauri itsaso kezkagarria hondoan ikusten dalarik.

 

Edo Lekeitioko Erdi Aroko hiribildua edo Zubietako jauregi barroko ederra Hegoaldera, Marierrota zaharra itsasadarrean kokatuta. Guzti hori oinez bost minutura dago.

endebaldera Urdaibai daukagu, euskal lurraldean dagoen Biosferako erreserba bakarra. Paisaia txundigarria erakusten dau eta ornitologoentzako, natura eta kirol jarduerak maitatzen dabenentzako aukera asko eskaintzen dauzen lurraldea da.

Mendebalderantz jarraitzen badogu, autoaz ordu bat baino gutxiagora Bilboko hiria daukagu. Distantzia bardinera, Ekialderantz, Donostia / San Sebastián dago. Hiri honetan, mundu osoan ezagunak diran pintxoak jardunaldi gastronomikoetan probatzea eta Chillida Lekura bisitaldi kulturala edo Bella Easotik ibilaldi xumea egitea derrigorrezkoa da.

Hotelean egonaldia egiten ari zaren bitartean egiteko proposamen batzuk dituzu eskura proposamenen atalean, bisita ezazu.