"Mundu Osua". Ume batek begiratokitik 180º-ko ikuspegia bere aurrean lehenengo biderrez izatean bizitako zirrara da, itsasoaren zeruertzetik padura arte eta barrualdeko mendietara arte.
Eraikinaren Mendebaldeko hegaleko beheko solairuan dagoen egongela argitsuan, itsasoaren bista ederrak eta Lekeitioko hiribildua ikusten dira.
Guztira, 50 m 2 (suite erregimenean ere) eta ondorengo antolaketa daukaz: egongela, 180 x 200 cm-tako ohedun logela, sukalde-jangela osoa tresneria guztiagaz, eta bainuontzidun bainugela.
Lau pertsonentzako tokia dauka, eta ohe osagarria ere jar daiteke.
Berokuntza zentrala, aire girotua, telebista, telefonoa, WiFi bidezko banda zabaleko Interneterako konexioa.