Etxe honetan izan zan mahastiaren jatorrizko izenaren omenez aukeratu da. Gaur egun, txakoli deritzon ardo berde honetako mahastiak aurki daitezke oraindik lurralde honetan.
Etxeko Ekialdeko hegaleko beheko solairuan dago eta 20 m 2-ko terraza-lorategia dauka, betiere itsasoari begira.
Guztira, 40 m 2 (suite erregimenean ere) eta ondorengo antolaketa daukaz: egongela, 180 x 200 cm-tako ohedun logela, sukalde-jangela osoa tresneria guztiagaz, eta bainuontzidun bainugela.
Lau pertsonentzako tokia dauka, eta ohe osagarria ere jar daiteke.
Berokuntza zentrala, aire girotua, telebista, telefonoa, WiFi bidezko banda zabaleko Interneterako konexioa.
Gela eta egongela itsasoari begira daude eta oso argitsuak dira.