Etxeko Mendebaldeko hegaleko beheko solairua da.
Minusbaliatuentzako arrapala egokitu da, baita bestelako ekipamenduak ere.
20 m 2-ko oholeztatutako terraza eta itsasoari eta Lekeitiora begira dagoen lorategi esklusiboa daukaz.
Guztira, 50 m 2 (suite erregimenean ere) eta ondorengo antolaketa daukaz: egongela, 180 x 200 cm-tako ohedun logela, sukalde-jangela osoa tresneria guztiagaz, eta bainuontzia eta dutxa daukazan bainugela.
Lau pertsonentzako tokia dauka, eta ohe osagarria ere jar daiteke.
Berokuntza zentrala, aire girotua, telebista, telefonoa, WiFi bidezko banda zabaleko Interneterako konexioa.
Gela eta egongela itsasoari begira daude eta oso argitsuak dira.